Barkoxeko bazterren ezagützeko Ahargo lasterkaz lasterkaldian parte hartzeko parada düzüe 🤩
🏃♀️🏃♂️ Bi ebilbide desberdin badira :
21 km / 1400D+
11 km / 600D+
🔔 Ahargo tinian desafio bat badate : txintxa joiteko lehena izan beharko da!!! 🚀
🥾 11km-ko eta 500 D+-ko ebilaldi bat ere izanen da eta haurrentako lasterkaldiak.
🚸 Barkoxen, lasterkaldiaren txinkaren pizteko, hiru ebilbide desbardin. 6 urteetarik 15 urteetara:
💪 4,2 km eta 180 metroko desmaila – “Mobiletak”“: egiazko lasterkaldi ttipiñi bat geroko eüskal lasterkaldi handientako, 2011 eta 2012-en artean sortü diren haurrentako.
👟 1,5 km – “Oilarrak” : 2013 eta 2016-en artean sortü diren haurrentako, txostakako eta dinamiko den ebilbide bat, nork bere ahalen mügak gaintitzeko eta libertitzez ber denboran.
🐥 800 m – “Txitxak” : gazteenentako, 2017 eta 2020-en artean sortü diren haurrentako, lehen esperientzia goxo batentako, lasterkaldi giroan.
🎒 Lasterkaldi hau Barkoxeko eskolako aitetamen alkarteak antolatzen dü. Etekinak eskolako aterraldien egiteko baliatürik dirateke.
🎁 Parte harzale bakotxari talo bat 🌮 eta edari bat 🍻 eskentürik dirateke.
🎉 Leküan berean, jateko, edateko eta haurrentako jokü !
