Izen emaiteak hasirik dira !
Barkoxeko bazterren ezagützeko Ahargo lasterkaz lasterkaldian parte hartzeko parada düzüe 🤩
🏃♀️🏃♂️ Bi ebilbide desberdin badira :
21 km / 1400D+
11 km / 600D+
🔔 Ahargo tinian desafio bat badate : txintxa joiteko lehena izan beharko da!!! 🚀
🥾 11km-ko eta 500 D+-ko ebilaldi bat ere izanen da eta haurrentako lasterkaldiak.
🚸 10.edizioarentako, haurren bi lasterkaldiaz gain, lasterkaldi berri bat, handiagoentako, antolatürik dateke:
🆕 2010-an eta 2011-an sortü diren haurrentako lasterkaldia: 4200 m eta 180mD+
“Oilarrak” lasterkaldia: 1500 m, 2012 eta 2015-en artean sortü diren haurrentako
“Txitxak” lasterkaldia: kirol zelaiaren üngürüan, 2016 eta 2019-en artean sortü diren haurrentako.
🎒 Lasterkaldi hau Barkoxeko eskolako aitetamen alkarteak antolatzen dü. Etekinak eskolako aterraldien egiteko baliatürik dirateke.
Parte harzale bakotxari talo bat 🌮, edari bat 🍻 eta sari bat eskentürik dirateke. 🎁
🎉 Leküan berean, jateko, edateko eta haurrentako jokü !