Ebilbideak

21KM 1400D+ Lasterkaldia
Eüskal Herriko ebilbide zorrotz bat, zure azpiek gogoan etxekiko düena eta zure bürüak berriz jiteko inbeia düke !

11km 600D+ Lasterkaldia
Lasterkaldi dinamiko bat eta denek egiteko gisan, Pirinioko mendiherrokaren so egiteko bista ederrak eskentzen dütüanak.

10km 500D+ Ebilaldia
Lagün arteko ebilaldi bat, Xiberoko edertarzüna eta bere ikuspegi miresgarrien preziatzeko.

Haurren lasterkaldia
Barkoxen, lasterkaldiaren txinkaren pizteko, hiru ebilbide desbardin.
6 urteetarik 15 urteetara.
21 KM – 1400 D+
4 fornitze + 1 heltzean
21 kilometroko LÜZETARZÜNA
1400 mETRAKO DESMAILA
💪 Azkarrentako eginik den ebilbide bat, eta denek egiteko gisan 😎
🏁 Abiatzetik (errügbi zelaian) azkar abiatzen da : 3km igaranik eta 400 metroko desmaila Ahargoko kaskoalat heltzeko, zintzarriaren joiteko 🔔 eta 360°-ko bistaz profeitatzeko !
Ondotik, oihan pean, eraiste eder batekin jarraikitzen düzü eta berriz goiti Ahargo Ttipilat bürüz. Hor ere 360°-ko bista ezinago eder bat 🤩
⛰️ Ondoko eraistea Ahargo ondoalat heltzen da eta Ahargo berriz igaran beharko düzü, tiniatik aldi hontan. Bista goza ezazü, bigerren petigora horrek, segür ere, herexa ütziko beitü ! 🥵
👌 Lasai zite, gaitzena eginik düzü ! Herrilat bürüzko eraistea has ezazü, orano ere petigora zonbaitekin. Heltzea igaran ezazü eta eskeinirik diren pastetxa eta edaria goza itzazü ! 🌮🍻

11 KM – 600 D+
2 fornitze + 1 heltzean
11 kilometroko lüzetarzüna
600 metroko desmaila
😎 Lasterkaldi llabürrago bat, bena ez arinki hartzekoa. Karatera bada Xiberoan ! 😜
🏁 Abiatzea kirol zelaian da, 21kilometroko lasterkaldia bezala eta berehala beroketa egiten da : 3 km igaranik petigora eta 400 metroko desmaila. Ahargoko tinialat igaitean 360°-ko bista ezinago eder bat dükezü Xiberoa eta Eüskal Herriko bortüen amiratzeko. Ez ahatz zintzarriaren joitea 🔔 eraistea abiatü gabe !
Ebilbidea balku gisako xenda eder batetarik jarraikitzen da, ibarra eta Xiberoko bazterren amiratzeko güne paragabeko bat. 🤩 Tiniatik bordetara berriz petigora bat bada: parte zorrotz bat azpiak beroaziko dütüanak ! 🥵
👌 Indar hortarik landa, gaitzena igaranik da: herrilat bürüzko eraisteaz profeita ezazü. Orano ere, Eüskal Herriko bortü eta Pirinioko mendiherroka ikuspüntü ezinago ejerraz profeitatzen ahalko düzü.
Heltzean, eskeinirik diren pastetxa eta edaria goza itzazü ! 🌮🍻

Haurren lasterkaldia
3 ebilbide desberdin 6urtetarik 15 urtetara kitorik
🌿 Barkoxen, natüra üngürüko lasterkaldia eta lasterkaldi izpiritüaren gazteagoer ezagütaraztia garrantzitsü zaikü. Proba horiek, Xiberoko bazter miresgarrietan igaraiten direnak, lehen bai lehen partekatzeko, deskubritzeko eta plazer hartzeko mementoak dira.
🏃♂️ Txapeldün gazteentako, lasterkaldi desbardinak sortü dütügü !
💪 4,2 km eta 180 metroko desmaila – “Mobiletak”“: egiazko lasterkaldi ttipiñi bat geroko eüskal lasterkaldi handientako, 2011 eta 2012-en artean sortü diren haurrentako.
👟 1,5 km – “Oilarrak” : 2013 eta 2016-en artean sortü diren haurrentako, txostakako eta dinamiko den ebilbide bat, nork bere ahalen mügak gaintitzeko eta libertitzez ber denboran.
🐥 800 m – “Txitxak” : gazteenentako, 2017 eta 2020-en artean sortü diren haurrentako, lehen esperientzia goxo batentako, lasterkaldi giroan.
Ahargo Lasterkaz – Barkoxeko Lasterkaldia familientako eginik den gertakari bat da, lasterkaldi eder bat Eüskal Herrian. Pireneoko lasterkaldi hori, Barkoxeko eskolako aitetamek düe antolatatzen, herritaren eta partaiden süstengüarekin.
Etekinak oro eskolarentako dira, material eta haurrentako kirol eta kültür aktibitateen finantzatzeko. 🎒

10 KM – 500 D+
2 fornitze + 1 heltzean
10 kilometroko lüzetarzüna
500 metroko desmaila
Ahargo Lasterkaz – 10 kilometroko natüra ebilaldi bat ere proposatzen dü. Denek egiteko gisan da eta denbora ez da neurtürik. Abiatzea: 9:20tan Barkoxeko kirol zelaian.
Natüran ebilte ebilbide horren bidez, Xiberoko bazterrak ezagützeko parada düzü: oihan, tinia, eta bista eder bat Eüskal Herriko mendi eta Pirinioko kasko zonbaiter bürüz zabaltzen dena. Lehiaketan sartü gabe, sinpleki ebilteko plazerekilan, esküaldeaz profeitatzeko beste parada bat da.
Kostüma düan ebiltzaleak edo behinko ebiltzalea izanik, familia memento goxo baten partekatzera tzai, giro bero batetan, eüskal herriko herrietan egiten den bezala.
Eta goizaldi horren ontsa ürrentzeko, indar hartzeko imur honean eta kirol memento goxo horren gozatzeko, talo bero bat eta edari bat zure haidürü dirate heltzean. 🌮🍻
