Eskerrik hanitx gure partaideer !

Bihotz bihotzetik eskertzen dütügü gure lagüntzale güziak, Barkoxeko Ahargo Lasterkaz lasterkaldia süstengatzen düenek. Haien esküzabaltarzünari esker, lasterkarier eta ebiltzaleer kalitatezko lasterkaldi eta ebilaldi xendak proposatzen ahal dütügü, segürtarzün osoz, Eüskal Herriaren bihotzean.
Haien süstengüak kirol gertakari bakotx honen biziarazteko ahala emaiten dü, gure eskualdean lasterkan aritzeko parada, bai eta ere xiberotar bazterren agerian ezartea eta jentartearen jüntaraztea lagün arteko abentürra baten üngürüan.
Esker bero bat gure lagüntzale oroer : züen ekarpenak diferentzia egiten dü eta motibatzen gütü urte oroz lasterkari eta ebiltzaleen nahien mailalat heltzeko lasterkaldi baten antolatzea.
Barkoxeko Lasterkaldiaren partaide bilakatü nahi zira ?